Enpresa

Supermercados TODOTODO Gipuzkoan dagoen familia-enpresa bat da eta elikadura-produktuen, edarien eta etxerako produktuen merkaturatzean eta banaketan espezializatua dago. Supermerkatuen eta zentro espezializatuen sare zabal bat ere badu.
 
TODOTODO hurbileko supermerkatua da, bere bezeroei prezio-kalitate erlazio onena eskaini nahi die produktu freskoetan eta kontsumo handienetakoetan. Gure helburua bezeroen beharrak asebetetzea da, askotariko eta kalitate handiko produktu liderren aukera zabala eta zerbitzu bikainena eskainiz.
 
Gure banaketa zentrala Adunan dago. 27 supermerkatuz osaturiko berezko sarea daukagu, Gipuzkoan daude ia gehienak eta Nafarroan besteak. Cash&carry bat ere badugu Adunan.
 
Gure beste ekintzetako bat elikadura-produktuen eta edarien merkaturatzea da Gipuzkoako, Bizkaiako, Arabako eta Nafarroako dendetara.
 
Esperientzia zabaleko enpresa gara, etorkizun handiko jardunarekin, eta Erabateko Kalitatea eta Bezeroentzako Arreta printzipio eta balioetan oinarritutako kudeaketa egiten dugu. Antolakuntzarako eta kudeaketarako azken teknikak eta teknologia berriak darabilzkigu.

Sailak

Geure supermerkatuetan askotariko eta lehen mailako marketako produktuak aurkituko dituzue; hala nola, frutategiko sailean, arrandegian eta harategian.
 
Gure urdaitegi eta harategi sailean, askotariko eta lehen mailako kalitateko generoa topatuko duzue.
 
Gure zentralean lantegi bat daukagu hestebeteak eta sakoteak prestatzeko; instalazio moderno baten barruan dago lantegia eta produktuak prestatzeko sail ezberdinez osatua dago berau; hozkailu ganberak, lehortegiak etab. Erabilera anitzeko espazioa daukagu mota askotako produktuak prestatu, kontserbatu eta ontziratzeko. Honela, MOTA ASKOTAKO PRODUKTUAK eskaintzen ditugu, hasi gure txorizo eta odolki apartetatik urdaiazpiko zaporetsuetaraino, dastatzeko prest dauden gure hestebete xerratuen aukera zabala ahaztu gabe.
 
Gure ibilbidean nabarmendu beharrekoa da 2005ean Donostiako San Tomas feria ezaguneko txistorra lehiaketan lortutako 3. saria.
 
Arrandegiari dagokionez, beti eskaintzen dugu mota askotako eta oso arrain freskoa, gure kostetako portuetan lanean ari diren langile adituek zuzenean hartu eta aukeratutakoak.
 
Gure frutategietan, berriz, beti aurkituko duzu primerako generoa eta askotarikoa, denboraldiko berezko fruta eta barazkiak ere bai.

 

SPAR Marka

Elikadurarekiko grina!

SPAR familia handi honetako kide garenok gustuko dugu lana ondo egitea eta elikadurarekiko grina dugunez, kalitate-prezio erlazio onenean, askotariko eta berme guztia duten produktu osasungarriak eskaintzen dizkiogu bezeroari.

Produktu osasungarriak: SPAR produktuak onena eta osasungarriena bilatzen duten kontsumitzaileentzat, bizitzako gauza onenekin disfrutatzea gustuko duten pertsonentzat eta dieta egokiak eginez bizitza osasungarri bat eraman nahi dutenentzat eginak daude. Hori dela eta, gehienezko kalitatea eta prezio ezin hobeak dituzten askotariko produktuak eskaintzen ditugu kontsumitzaileen kalitate, zapore eta osasun beharrak asetzeko.

Kalitate-prezio erlazio onenarekin: SPAR produktuek gehienezko kalitatea eta preziorik onena daukate, erosketa egiteko onenak dira; erosketa zentzudunena da.

Askotariko produktuak: egunero produktu gehiago eta hobeak eskaintzen ditugu sail guztietan, diseinu eta formatu berritzaileenekin.

Berme guztiarekin: Gure marka produktu onenei bakarrik jartzen diegu, produktu bakoitzaren fabrikatzaile onenarengana jotzen dugu eta produktu bakoitzak aukeraketa, prestaketa eta kalitate prozesu zorrotza pasa behar izaten du. Osasunarentzat onuragarriak diren produktuak bakarrik enbasatzen ditugu.

 

Saltokiak

Harremanetarako

UPARAN POLIGONOA, 4 
ADUNA 20150 - GUIPÚZCOA 
TEL 943 69 10 50  - FAX 943 69 07 96