Geure supermerkatuetan askotariko eta lehen mailako marketako produktuak aurkituko dituzue; hala nola, frutategiko sailean, arrandegian eta harategian.
Gure urdaitegi eta harategi sailean, askotariko eta lehen mailako kalitateko jeneroa topatuko duzue.
Gure zentralean lantegi bat daukagu hestebeteak eta sakoteak prestatzeko; instalazio moderno baten barruan dago lantegia eta produktuak prestatzeko sail ezberdinez osatua dago berau; hozkailu ganberak, lehortegiak etab. Erabilera anitzeko espazioa daukagu mota askotako produktuak prestatu, kontserbatu eta ontziratzeko. Honela, MOTA ASKOTAKO PRODUKTUAK eskaintzen ditugu, hasi gure txorizo eta odolki apartetatik urdaiazpiko zaporetsuetaraino, dastatzeko prest dauden gure hestebete xerratuen aukera zabala ahaztu gabe. |