Gure banaketa zentrala Adunan dago. 22 supermerkatuz osaturiko berezko sarea daukagu, Gipuzkoan daude ia gehienak eta Nafarroan besteak. Cash&carry bat ere badugu Adunan.
Gure beste ekintzetako bat elikadura-produktuen eta edarien merkaturatzea da Gipuzkoako, Bizkaiako, Arabako eta Nafarroako dendetara.
Esperientzia zabaleko enpresa gara, etorkizun handiko jardunarekin, eta Erabateko Kalitatea eta Bezeroentzako Arreta printzipio eta balioetan oinarritutako kudeaketa egiten dugu. Antolakuntzarako eta kudeaketarako azken teknikak eta teknologia berriak darabilzkigu. |